7 Baina oso bestelako asmoakditu Asiriak buruan:suntsitzea du asmo,herri asko birrintzea.
8 Hona zer dioen:“Nire gudalburuak ez al diraerregeen pareko?
9 Ez ote ditut konkistatuKalno eta Karkemix,Hamat eta Arpad,Samaria eta Damasko?
10 Neure esku hartu ditutsasijainkoak gurtzendituzten herriak,nahiz eta beraien idoloakJerusalem eta Samariakoakbaino ugariago izan;
11 Samariarieta haren sasijainkoei egina,nola ez diet egingo, bada,Jerusalemi eta beronen idoloei?” »
12 Jaunak, Sion mendian eta Jerusalemen egitekoa burutuko duenean, Asiriako erregearen harrokeriak eta handikeriak zigortuko ditu.
13 Izan ere,honela dio Asiriako erregeak:«Neure indarrez egin duthori guztia,neure trebeziaz, argia bainaiz.Herrien arteko mugakezabatu ditut,haien ondasunak harrapatueta, gudari ausartaren gisa,erregeak eraitsi.