1 Kimu bat aterako daJeseren zuhaitz-ondotik,adaxka bat ernekoharen sustraietatik.
2 Beraren gainean kokatuko daJaunaren Espiritua:jakinduriaz eta adimenez beteko du,kontseilari zuhur egingoeta kemenez jantziko,Jainkoa ezagutzeneta haren esaneko izatenirakatsiko dio.
3 Jainkoarenganako begiruneaizango du pozbide.Ez du itxuratik bakarrik epaituko,ez du entzundako hutsetikerabakiko.
4 Jende xehea zuzenbidezepaituko du,lurraldeko dohakabeen eskubideakdefendatuko.Makilaz bezala zigortu eta hilko ditubere hitzez herriko gaiztoak.
5 Justiziak eta leialtasunakinguratuko dute,gerrikoak gerria bezala.