7 Behia eta hartz emeaelkarrekin larratuko diraeta haien umeak batera etzango.Lehoiak lastoa jango du,idiaren antzera.
8 Bularreko haurrasuge-zuloetan jolastuko da,sugegorri-habian sartuko du eskua.
9 Nire mendi santu osoanez du inork kalterik,ez hondamendirik egingo,Jaunaren ezagupenak beteko baitulurralde osoa, urak itsasoa bezala.
10 Egun hartan,Jeseren zuhaitz-ondoko kimuabandera gisa altxatua izango da,herri guztien begi aurrean;nazioak bila joango zaizkioeta ospetsua izango daharen egoitza.
11 Egun hartan,Jaunak eskua luzatuko du berriro,bere herrian bizirik geldituakbereganatzeko,Asiria eta Egiptotik,Patros, Etiopia eta Elamdik,Xinear, Hamateta itsasertzeko lurraldeetatik.
12 Bandera jasoko du herrientzat;israeldar erbesteratuak bilduko ditueta Judako sakabanatuaklurraren lau aldeetatik elkartuko.
13 Efraimen ikusezina galdu egingo daeta Judaren etsaigoa amaitu.Efraimek ez du Judarentzatikusezinik izango,ezta Judak ereEfraimentzat etsaigorik.