8 Beldur-ikarak joko ditu,eta hain estua eta larriaizango da egoera,ezen erdiminetan dagoenemakumea bezalabihurrituko baitira.Harri eta zur eginikbegiratuko diote elkarri,aurpegiak lotsaz gorri dituztela.
9 Horra hor Jaunaren eguna,gupidagabeko eguna,haserrez eta sumin goriz gainezka;lurraldea basamortu bihurtuko dueta bertako bekatariak suntsituko.
10 Zeruko izar eta konstelazioekez dute gehiago argirik emango;eguzkia atera orduko ilunduko da,eta ilargiak ez du argi egingo.
11 Honela dio Jaunak:«Zigortu egingo dutmundua bere bidegabekeriengatik,gaizkileak beren gaiztakeriengatik.Zapaldu egingo duthandiputzen harrokeria,lurrera botako jauntxoen oilarkeria.
12 Urre garbia baino urriago,Ofirko urrea baino urriagobihurtuko dira gizakiak.
13 Dar-dar egingo du zeruaketa lurrak oinarritik ikara,Jaun ahalguztidun honekneure haserrea eta sumin goriaazalduko dudan egunean.
14 Orduan, gazela izutuaren antzeraibiliko da jendea,artzain gabeko artaldesakabanatuaren antzera.Bakoitzak bere herrira joko du,nork bere lurraldera ihes egingo.