18 Herrietako errege guztiekohorezko atsedena izan ohi dute,nork bere hilobian;
19 zu, ordea, hobiratu gabebota zaituzte,gauza nazkagarriaren pare;leizeko harri arterabota dituztenekin zaude,ezpataz hildakoen gorpuen artean,hankapean zapaltzen dengorpuaren pare.
20 Ez duzu, hil eta gero,beste erregeen zoria izango,zeure lurraldea hondatu baituzueta zeure herriko jendea hil.Zure, gaizkile horren,ondorengotzakez du luzaroan iraungo.
21 Presta zaitezte, bada,haren seme-alabak hiltzeko;gurasoek egindakogaiztakeriengatikbehar dute hil,sekula berriz altxaeta lurraldeaz jabe ez daitezen,mundua berriro hirizbete ez dezaten».
22 Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Haien aurka ekingo diot,Babiloniaren izena eta aztarna,hazia eta ondorengotzaezabatuko ditut.
23 Erratza pasatuko dioteta guztiz erraustuko;zingira eta triku-leku bihurtuko dut».Jaun ahalguztidunak esan du.
24 Honela egin du zinJaun ahalguztidunak:«Nire egitasmoakburutu egingo dira,nire erabakiak bete.