28 Akaz erregea hil zen urtean, mezu hau iragarri zuen Isaiasek:
29 «Ez poztu, filistear herria,jotzen zintuen zigorrahautsia dela eta; izan ere,sugegorria sortuko da sugetik,eta herensuge hegalariasugegorritik.
30 Nire herriko gizagaixoenek ereizango dute non bazkatu,behartsuek lasaihartuko dute atseden;filistearrak, ordea,goseak hilaraziko ditut,bat bakarrik ereez da bizirik geldituko.
31 Egin aiene eta garrasi,Filisteako hiriok!Ikaratu, lurralde osoa!Hor baitator iparraldetikgudarostea,ke-laino trinko baten antzera,inortxo ere bere lerrotikokertzen ez dela.
32 Zer erantzungo ote dieguherri horretako mandatariei?Sion sendo ezarri duela Jaunak,eta bertan izango dutela babesharen herriko dohakabeek».