3 Zeure neke eta nahigabeen ondoren eta jasan duzun morrontza gogorraren ondoren, Jaunak atseden emango dizunean, Israel,
4 honako irri-kanta hau abestuko diozu Babiloniako erregeari:«Horra zertan den zapaltzailea!Horra zertan denharen harrokeria!
5 Hauts egin du Jaunakgaizkileen aginte-makila,zapaltzailearen nagusigoa.
6 Honek herriakamorruz jotzen zituen,aspertu gabe jo ere;nazioak suminez zapaltzen zituen,etengabe pertsegituz.
7 Lasai eta bakeandago orain lurraldea,pozez oihu dagi.
8 Libanoko nekosta eta zedroek erepoz hartzen dute zure lepotik,esanez:“Zu erori zarenez geroztik,ez dator inor gu moztera”.
9 Egonezinik dago han beheanHildakoen Egoitza,zuri harrera egiteko zain.Zu zarela-eta esnatu egin dituhildakoen espirituak,lurreko handiki guztien arimak;beren tronuekin jaikiarazten dituherrietako errege guztiak.