9 Egonezinik dago han beheanHildakoen Egoitza,zuri harrera egiteko zain.Zu zarela-eta esnatu egin dituhildakoen espirituak,lurreko handiki guztien arimak;beren tronuekin jaikiarazten dituherrietako errege guztiak.
10 Denek aho batez esaten dizute:“Zureak ere egin du,gure pareko zara orain.
11 Herio Leizera amildu dutezure harrokeria,zure harpa-soinuekin batera.Ustela duzu azpigarri,harrak estalki”.
12 Horra zerutik eroria,goizeko izar distiratsu hori!Horra lurrera amildua,herrien menderatzaile hori!
13 Honela zenioen zeurekiko:“Zeruraino igoko naiz;izarrik garaienak baino goragojarriko dut tronua;iparraldeko azken muganeseriko naiz,jainkoak biltzen diren mendian;
14 hodei guztien gainetik igoko naizeta Goi-goikoaren antzeko izango”.
15 Baina horra:Herio Leizera jaitsi zara,zuloaren barren-barrenera!