1 «Moabdarrok,bidali lurraldeko nagusiarizerga gisa zor dituzuen bildotsak,basamortuko Sela hiritikSion mendira.
2 Habiatik uxaturikotxorikumeak diruditeMoabeko bizilagunek,Arnon errekaren pasabideetan.
3 Hau diotsote Judako herriari:“Esaguzue zer egin,hartu zeuen gain gure defentsa.Itzalpetu eguerdi beteaeta egizue gauaren antzeko,erbesteratuak gordetzeko,ihesi doazenak aurki ez ditzaten.
4 Utziezue Moabeko erbesteratueizuenean bizitzen.Babes itzazue hondatzaileagandik”».Zapalkuntza amaitu,hondamendia igaro eta zapaltzailealurraldetik joango denean,
5 Jainkoak maitasuneanfinkatuko du errege-tronua,eta Daviden ondorengoaeseriko da bertan:epaile leial izango da, justiziazale,zuzenbidea egiteko gogotsu.
6 Honela dio Judako herriak:«Ezaguna duguMoaben gehiegizko harrokeria,haren oilarkeria eta handiustea,haren handi-iritzi hutsalak.
7 Horregatik,beren herriarengatik aieneegingo dute moabdarrek,aiene guztiek;intziri egingo dute,atsekabearen atsekabez,Kir-Haresetekomahats-opilez oroituz.