1 Damaskoren aurkako mezua.Damasko ez da jadanikhiri izango,hondakin-pila baizik;
2 haren menpeko hiriakbetiko bertan behera utziak,abereentzat larre-tokieta etzaleku lasai izango dira.
3 Israelek galdu egingo ditubabeslekuak;Damaskok ere bai burujabetasuna;bizirik geldituriko siriarreiisraeldar handikiei gertatua beragertatuko zaie.Hala dio Jaun ahalguztidunak.
4 Egun hartan, Israelen handitasunakaskar bihurtuko daeta haren joritasuna murritz.