4 Egun hartan, Israelen handitasunakaskar bihurtuko daeta haren joritasuna murritz.
5 Refaim haraneko gari-soroetan,uzta bildu eta galburuakjaso ondoren,
6 hondar bat besterikgelditzen ez den bezala;eta olibondoa astintzean,adar-puntan bizpahiru olibaeta adarrik jorienetanlau/bosten bat baizikgelditzen ez diren bezala,halaxe gertatuko zaio Israeli.Hala dio Jaun ahalguztidunak.
7 Egun hartan,gizakiak bere Egilearibegiratuko dioeta Israelgo Santuarenganazuzenduko ditu begiak.
8 Ez die gehiago bere eskuz egindakoaldareei begiratuko;ez da gehiagobere behatzez landutakoAxera jainkosaren eta eguzkiarenohorezko harri sakratueibegira jarriko.
9 Egun hartan,zure hiri gotortuakhutsik geldituko dira,behinola, israeldarrek erasotzean,hibiarren eta amortarren hiriakhutsik gelditu ziren bezala.Eremu bihurtuko dira.
10 Salbatzaile duzun Jainkoaahaztu egin baituzu,babesten zaituen Harkaitzazez zara oroitu.Lorategi atsegingarriaklandatzen dituzueta kanpoko landare-haziak ereiten.