12 Non dira zure kontseilari jakintsuak,faraoi?Jaun ahalguztidunakEgiptoren aurka dituen asmoakiragar diezazkizutela, bada,gauza badira!
13 Tanisko buruzagiak erotuak daude,Menfisko buruzagiak engainatuak.Oker daramate Egiptobere eskualde-buruek.
14 Zorabio-haizeasartu die Jaunak barruan:bere egiteko guztietanoker daramate Egipto;eta hala dabil,botaka eta balantzaka,mozkor baten antzera.
15 Eta ezin izango du inork,agintari nahiz kontseilari,handi nahiz txiki,ezer onik egin Egipton.
16 Egun hartan, emakumeen antzeko izango dira egiptoarrak; beldur-ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak eskua beraien aurka jasotzen duela ikustean.
17 Judak izuturik utziko ditu egiptoarrak; haren izena gogoratze hutsarekin, ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak Egiptoren aurka egiteko asmo duenarengatik.
18 Egun hartan, Egiptoko bost hirik hebreeraz hitz egingo dute eta Jaun ahalguztidunari leialtasun-zina egingo diote. Horietako batek «Eguzki-hiri» izango du izena.