2 Honela dio Jaunak:«Bata bestearen aurkabultzatuko ditut egiptoarrak,eta elkarren aurkaborrokatuko dira:senidea senideareneta adiskidea adiskidearen aurka,hiria hiriareneta erresuma erresumaren aurka.
3 Burua galduko duteeta beren asmoak hautsiko dizkiet.Orduan, idolo eta zorilariengana,hildakoen espiritu eta aztienganajoko dute kontseilu eske.
4 Baina nagusi gogor baten eskuetanutziko ditut egiptoarrak,errege bihozgabe batekmenderatuko ditu».Hala dio Jaun ahalguztidunak.
5 Niloko urak agortu egingo dira,ibaia hutsik eta lehor geldituko;
6 ubideek kiratsa botako dute,Niloren adarrak agortzerainojaitsiko dira,kanabera eta ihiak zimelduko.
7 Nilo bazterretakoeta bokaleko ihitegia,baita ibai ondoanereindako guztia ere,ihartu egingo daeta erabat galduko.
8 Arrantzaleak intzirika izango dira,Nilon amua botatzen dutenakaieneka,uretan sarea zabaltzen dutenakatsekabez.