4 Baina nagusi gogor baten eskuetanutziko ditut egiptoarrak,errege bihozgabe batekmenderatuko ditu».Hala dio Jaun ahalguztidunak.
5 Niloko urak agortu egingo dira,ibaia hutsik eta lehor geldituko;
6 ubideek kiratsa botako dute,Niloren adarrak agortzerainojaitsiko dira,kanabera eta ihiak zimelduko.
7 Nilo bazterretakoeta bokaleko ihitegia,baita ibai ondoanereindako guztia ere,ihartu egingo daeta erabat galduko.
8 Arrantzaleak intzirika izango dira,Nilon amua botatzen dutenakaieneka,uretan sarea zabaltzen dutenakatsekabez.
9 Liho-langileak etsita geldituko dira,nekromante eta ehuleak zurbil,
10 ehungileak lur jota,langile guztiak gogo-galduta.