6 ubideek kiratsa botako dute,Niloren adarrak agortzerainojaitsiko dira,kanabera eta ihiak zimelduko.
7 Nilo bazterretakoeta bokaleko ihitegia,baita ibai ondoanereindako guztia ere,ihartu egingo daeta erabat galduko.
8 Arrantzaleak intzirika izango dira,Nilon amua botatzen dutenakaieneka,uretan sarea zabaltzen dutenakatsekabez.
9 Liho-langileak etsita geldituko dira,nekromante eta ehuleak zurbil,
10 ehungileak lur jota,langile guztiak gogo-galduta.
11 Bai eroak direlaTanis hiriko buruzagiak!Faraoiari ematen dizkiotenkontseiluakkirtenkeriak dira.Nolatan esan diezaiokete faraoiari:«Jakintsuen ondorengo gara,antzinako erregeen ondorengo?»
12 Non dira zure kontseilari jakintsuak,faraoi?Jaun ahalguztidunakEgiptoren aurka dituen asmoakiragar diezazkizutela, bada,gauza badira!