1 Hona hemen Juda eta Jerusalemi buruz Amotzen seme Isaiasi Jaunak agertu zion mezua.
2 Azken egunetan,Jaunaren etxea dagoeneko mendiabeste mendien gainezarriko du Jaunak,mendixka guztien gainetik jasoko.Eta hara joko dute nazio guztiek.
3 Herri asko joango dira hara, esanez:«Zatozte,igo gaitezen Jaunaren mendira,Jakoben Jainkoaren etxera;bere bideak erakutsiko dizkigu,eta gu haren bidexketan ibiliko gara;Siondik irakatsiko baitu Jaunak,Jerusalemdik hitz egingo».
4 Hark epaituko ditu nazioak,erabakiko herrialde askoren auziak.Ezpatak golde bihurtuko dituzteeta lantzak igitai.Ez da nazioriknazioren aurka altxatuko,ez dira gehiagogudurako prestatuko.
5 Ea, bada, Jakoben herri,ibil gaitezen Jaunaren argitan!
6 Jauna, bertan behera utzia duzuzeure herria, Jakoben ondorengoak;aztiz eta igarlezbeteak daude bazterrak,filistearren artean bezala,eta atzerritarrekinitunak egiten dira.