1 Behin batean, Asiriako errege Sargonek bere gudalburu nagusia bidali zuen Axdod-era, eta hark hiriari eraso eta hartu egin zuen.
2 Garai horretan, Amotzen seme Isaiasen bidez mintzatu zen Jauna. Hau esana zion aurretik: «Ea, erantzi soinean daramazun dolu-jantzia eta kendu oinetakoak».Hala egin zuen Isaiasek, eta larrugorri eta oinutsik gelditu zen.
3 Axdod hartua izan zen garaian, hau esan zuen Jaunak: «Isaias nire zerbitzaria larrugorrian eta oinutsik ibili da hiru urtez, Egipto eta Etiopiarentzat ezaugarri eta aurre-seinale gisa.
4 Asiriako erregeak ere halaxe eramango ditu egiptoar presoak eta etiopiar erbesteratuak, zahar eta gazte, larrugorrian eta oinutsik, ipurdia agerian dutela; Egipto lotsagarri gertatuko da.