14 Egizue garrasi,itsas zabaleko ontziok,hondaturik baitagozuen babes-portua.
15 Orduan, Tiro ahaztua geldituko da hirurogeita hamar urtez, errege baten bizialdian, alegia. Urte horiek igaro ondoren, harako emagalduaren kantak dioena gertatuko zaio Tirori:
16 «Hartzazu zitara, egizu herri-jira,emagaldu ahaztu horrek!Jo dakizun ongien, kanta aspertu gabe,zutaz ohar daitezen!»
17 Hirurogeita hamar urteon buruan, Jaunak berriro hartuko du Tiroren ardura, eta honek bere lehengo irabazpidera joko du, eta munduko erresuma guztiekin harremanak berrituko, emagaldu gisa.
18 Baina haren merkataritza-irabaziak Jaunari sagaratuak izango dira; ez dira gordeko, ez pilatuko, baizik eta Jaunaren zerbitzarientzat izango dira, nahikoa jan eta dotore jantzi daitezen.