3 itsasoko ur handiak.Nilo ibai ondoko ale eta uztariirabazi ederra ateratzen zenioten.Sidon, nazioarteko merkataritza-gunebihurtua zinen.
4 Lotsa zaitez orain, Sidon,itsas gotorleku!Itsasoa honela mintzo baitzaizu:«Ni ez naiz sekulaerdiminetan egon,ez dut umerik izan,ez seme-alabarik hazi ere».
5 Egiptoarrek dardara egingo duteTiroren hondamendiarenberri jakitean.
6 Zoazte Tarsiseraino,egizue garrasi, kostaldeko jendeok!
7 Hau duzue zeuen hiri festazalea,aspaldidanik eraikia?Hau, urrutian koloniakjartzen zituena?
8 Nork erabaki du, beraz,Tiroren hondamendia?Erreinu berriak sortu zituen;haren merkatariak printzeak ziren,haren salerosleakmundu guztian aintzat hartuak.
9 Jaun ahalguztidunak erabaki du,ospezale horienharrokeria beheratzeko,mundu guztian ohoratuak zirenaklotsarazteko.