7 Hau duzue zeuen hiri festazalea,aspaldidanik eraikia?Hau, urrutian koloniakjartzen zituena?
8 Nork erabaki du, beraz,Tiroren hondamendia?Erreinu berriak sortu zituen;haren merkatariak printzeak ziren,haren salerosleakmundu guztian aintzat hartuak.
9 Jaun ahalguztidunak erabaki du,ospezale horienharrokeria beheratzeko,mundu guztian ohoratuak zirenaklotsarazteko.
10 Landu itzazu zeure lurrak, Tiro,Nilo bazterrekoeklantzen dituzten bezala,orain ez baituzu porturik.
11 Jaunak itsasoaren aurkaluzatu du eskua,erreinuak dardarazi ditu;Kanaango gotorlekuakdesegiteko agindu du.
12 Eta Sidoni esan dio:«Akabo zure jolasak,Sidon hiriburu!Neskatxa bortxatuaren parekoegin zaituzte.Zipreraino ihesi bazoaz ere,ez duzu atsedenik izango».
13 Begira Babiloniari:galdua da herria.Basapiztien menpe utzi du Asiriak;eraso-dorreak altxaturik,jauregiak desegin dizkioeta lurraldeahondakin-pila bihurtu.