1 Horra Jaunaklurra suntsitu eta errautsi,azpikoz gain iraulieta bizilagunak sakabanatu:
2 apaiz nahiz herri xehe,nagusi nahiz morroi,etxekoandre nahiz neskame,saltzaile nahiz erosle,mailegu-emaile nahiz hartzaile,hartzekodun nahiz zordun.
3 Suntsitua ere suntsitua,hustua ere hustua izango da lurra.Halaxe iragarri du Jaunak.
4 Dolu dagi lurrak, indargabe,akiturik dago mundua, indargabe,akiturik zerua ere lurrarekin batera.
5 Lurra profanatua dutebertako bizilagunek,Jaunaren legeak hautsi baitituzte,haren arauak baztertu,haren betiko ituna urratu.
6 Horregatik,madarikazioak hartua du lurra,eta bertan bizi direnekzigorra jasan behar.Horregatik,lurreko bizilagunak galtzen ari dira;banaka batzuk besterikez dira gelditzen.
7 Ardo berria txepel,mahastiak zimel,bizi-poza aiene bihurtua.