16 Munduaren bazter guztietatikkantu-hotsak datozkigu:«Gora Jainko zuzena!»Baina nik hau diot:«Ai ene!Errukarria ni! Errukarria ni!Traidoreak beti traizioan!Traizioa traizioaren gain,etengabe!»
17 Izua eta zuloa eta zepoa zuretzat,lurraldean bizi zaren horrentzat.
18 Izu-garrasitik ihes egin dezanazuloan jausiko da;zulotik ihes egin dezanazepoan harrapatua geldituko.Zeru goitik uholdeak eraso,lurraren oinarriek dardara.
19 Lurra lehertu egiten da eta zartatu,gogor dardaratu.
20 Mozkorrak bezalaegiten du balantza,txosnak bezala ikara.Bere errebeldiaren zamapeanerori daeta ezin berriro altxatu.
21 Egun hartanJaunak zigorra emango diezeruko indarrei zeruan,lurreko erregeei lurrean.
22 Zulo batean bilduko ditu preso,eta giltzapean gordeko luzaro,epai-eguna arte.