7 Ardo berria txepel,mahastiak zimel,bizi-poza aiene bihurtua.
8 Isildu da danbolin-soinu alaia,amaitu da festazaleen zarata-hotsa,isildu da zitara-soinu alaia.
9 Ez da gehiago kanta-kantariardorik edaten,edaleei garratz bihurtu zaie pattarra.
10 Hiri osoa, nahaspila eta hondamen;etxe guztiak, ateak trangaturik.
11 Kalean jendea ardo faltaz uluka;betiko galdu da alaitasuna,lurraldetik alde egin du pozak.
12 Hirian ez da hondakina besterik;sarrerako atea, lurrean txikitua.
13 Olibondoak astindueta mahatsa bildu ondorenhondar batzuk baizikgelditzen ez diren bezala,horrela gertatuko damunduko herrialde guztiekin ere.