1 Jauna, zu ene Jainkoa:goresten zaituteta zure izena dut ospatzen,burutu baitituzuzeure egitasmo miragarriak,zeuk aspalditik leial finkatuak.
2 Hiria harri-pila bihurtu duzu,gotorlekua hondamendi;atzerritarren gazteluak lur jo du,eta inork ez du berriro jasoko.
3 Horregatik,ohore ematen dizu herri ahaltsuak,begirune dizujende ankerreko hiriak.
4 Indargabearentzatbabesleku izan zara,behartsuarentzatlarrialdian babesleku:ekaitzean aterpe,sargorian gerizpe.Izan ere, jende ankerraren erasoaekaitza hormaren kontra bezala da,
5 lurralde lehorrean sargoria bezala.Zuk mututu duzuatzerritarren zalaparta-hotsa;lainoaren itzalak beroa bezala,hala ito dituzujende ankerraren oihuak.