5 lurralde lehorrean sargoria bezala.Zuk mututu duzuatzerritarren zalaparta-hotsa;lainoaren itzalak beroa bezala,hala ito dituzujende ankerraren oihuak.
6 Sion mendian, Jaun ahalguztidunakotordu oparoa emango dunazio guztientzat,janari gozo mamitsuz,ardo zahar bikainez.
7 Mendi honetan kenduko duherri guztiak estalirik zeuzkan zapia,nazio guztiak bilduak zeuzkanoihala.
8 Behin betiko galduko du heriotza!Jainko Jaunakguztien begietako malkoakxukatuko ditu,eta mundu guztian jasanikolotsaizunabere herriarengandik baztertuko.Hala esan du Jaunak.
9 Egun horretan, hau esango dute:«Hona hemen gure Jainkoa!Berarengan genuen itxaropenaeta salbatu egin gaitu.Jauna da!Berarengan genuen itxaropena:poztu eta alai gaitezen,salbatu egin baikaitu».
10 Mendi hau bere eskuzzainduko du Jaunak;Moab, ordea, bertan zapalduko,lastoa simaurtegianzapaldu ohi den bezala.
11 Han besoak luzatuko ditu Moabek,igerilariak igerian bezala;baina bere besoen ahaleginezez du bere harrokeriaazpiragotzea baizik lortuko.