1 Egun hartan, Leviatan,suge iheskor eta makurra,zigortuko du Jaunakbere ezpata zorrotz,handi eta bizkorraz:hil egingo du itsas herensugea.
2 Egun hartan, Jaunak esango du:«Goratu kantuznire mahasti zoragarria.
3 Nik neuk, Jaun honek, zaintzen duteta sarri ureztatzen.Gau eta egun zaintzen dut,inork kalterik egin ez diezaion.
4 Ez nago jadanik harekin haserre.Sasiak eta laharrakaurkitzen badizkiot,eraso eta bat-batean erre egingo dut.
5 Baina nire babespeanjarri nahi badu,egin bitza bakezkoak nirekin.Bai, egin bitza bakezkoak nirekin».
6 Etorkizunean, Jakoben ondorengoeksustraiak botako dituzte,Israel herria loratuko daeta kimuberrituko,eta mundu osoafruituz beteko dute.
7 Jo ote ditu Jaunak israeldarrakhauen jotzaileak jo zituenbezain gogor?Hil ote ditu israeldarrakhauen hiltzaileak hil zituen bezala?