4 Ez nago jadanik harekin haserre.Sasiak eta laharrakaurkitzen badizkiot,eraso eta bat-batean erre egingo dut.
5 Baina nire babespeanjarri nahi badu,egin bitza bakezkoak nirekin.Bai, egin bitza bakezkoak nirekin».
6 Etorkizunean, Jakoben ondorengoeksustraiak botako dituzte,Israel herria loratuko daeta kimuberrituko,eta mundu osoafruituz beteko dute.
7 Jo ote ditu Jaunak israeldarrakhauen jotzaileak jo zituenbezain gogor?Hil ote ditu israeldarrakhauen hiltzaileak hil zituen bezala?
8 Zigortu ditu, bai, eta kanpora bota;mendebal-haizearen antzekoarnasaldi gogorrezeraman ditu urrutira.
9 Horrela, ezabatua izango daJakoben herriaren errua,baldin eta beren bekatuabaztertzen badute,idolo-aldare guztiak,kareharria bezala,hauts egiten badituzteeta Axera jainkosareneta eguzkiaren ohorezkoharri sakraturikgehiago gelditzen ez bada.
10 Izan ere, hiri gotortuahondaturik gelditu da,baserri hustuaren pare,basamortua bezain bakar.Txekorren larre eta etzalekubihurtu da;bertara datoz adar-kimuak jatera.