1 Ai Jerusalem, Jerusalem,behinola Davidek setiaturiko hiri!Oraindik urte bat edo beste,urtean urteko jai-saila osotuz,
2 eta estu hartuko dut Jerusalem:intziriak eta negar-zotinakizango dira,eta opariak erretzeko aldarea bezalajarriko dut hiria.
3 Alde guztietatik setiatuko zaitut,lubakiz inguratuko,zure kontra eraso-tresnak jasoko.
4 Lur jota geldituko zara,lurrean intzirika;hautsetan itoa geratuko dazure mintzoa;hildakoen espirituenaren antzekoizango da zure ahotsa,zurrumurruaren antzekozure mintzoa.
5 Zure harroputz-piloahauts xehea bezala izango da;zure indartsuen multzoa,haizeak daraman lastoa bezala.Baina bat-batean eta ustekabean,
6 trumoi, lurrikara eta burrunbaz,zurrunbilo, ekaitzeta sugar kiskalgarrizekingo dio Jaun ahalguztidunak.