18 Egun hartan, liburuko hitzakentzungo dituzte gorrek,eta ilunperik eta itzalik gabeikusiko itsuek.
19 Dohakabeak berriro Jaunarekinpoztuko diraeta gizakirik behartsuenakIsraelgo Jainko santuarekingozatuko.
20 Izan ere, zapaltzailea hilko da,harroputza galduko,kalte egiteko erne dabiltzanakakabatuko:
21 alegia, besteak gezurrez salatzen,auzitegian defentsa eragozteneta errugabea hondamendiraeramaten dutenak.
22 Horregatik,Abraham askatu zuen Jaunahonela mintzo zaieJakoben ondorengoei:Jakoben herriakez du aurrerantzeangehiago lotsarik izango,ez zaio aurpegia gorrituko;
23 zeren, nik beraien arteanegingo dudana ikustean,ni naizela Jakoben Jainko santuaaitortuko dute,Israelen Jainko santu honibegirune izango diote.
24 Burua galdurik zebiltzanakadimenez jantziko dira,protestari zirenekikasbidea onartuko dute.