3 Alde guztietatik setiatuko zaitut,lubakiz inguratuko,zure kontra eraso-tresnak jasoko.
4 Lur jota geldituko zara,lurrean intzirika;hautsetan itoa geratuko dazure mintzoa;hildakoen espirituenaren antzekoizango da zure ahotsa,zurrumurruaren antzekozure mintzoa.
5 Zure harroputz-piloahauts xehea bezala izango da;zure indartsuen multzoa,haizeak daraman lastoa bezala.Baina bat-batean eta ustekabean,
6 trumoi, lurrikara eta burrunbaz,zurrunbilo, ekaitzeta sugar kiskalgarrizekingo dio Jaun ahalguztidunak.
7 Orduan,Jerusalemen aurka borrokanari diren nazio guztiak,setiatzen duten gudari-taldeeta eraso-tresna guztiak,ametsa bezala,gaueko irudipena bezaladesagertuko dira.
8 Ametsetan jaten ari eta esnatzeanurdaila hutsik duengosetuaren antzeko,ametsetan edaten ari eta esnatzeaneztarria lehor duenegarrituaren antzeko izango daSion mendiari erasotzen diotennazioen multzoa.
9 Harri zaitezte, harritu!Itsu zaitezte, itsutu!Mozkortu, baina ez ardoz!Egin balantza,baina ez edanarengatik!