8 Ametsetan jaten ari eta esnatzeanurdaila hutsik duengosetuaren antzeko,ametsetan edaten ari eta esnatzeaneztarria lehor duenegarrituaren antzeko izango daSion mendiari erasotzen diotennazioen multzoa.
9 Harri zaitezte, harritu!Itsu zaitezte, itsutu!Mozkortu, baina ez ardoz!Egin balantza,baina ez edanarengatik!
10 Izan ere,Jaunak lozorroa bidali dizue,begiak itxi dizkizue profetoi,burua estali ikusleoi.
11 Goi-agerpen guztiak zigiluz itxitako idazki baten antzeko gertatzen zaizkizue: irakurtzen dakien bati idazkia eman eta «Irakurri hau» esaten diote, eta hark «Ezin dut, zigiluz itxia baitago» erantzuten;
12 edo irakurtzen ez dakien bati eman eta «Irakurri hau» esaten diote, eta hark «Ez dakit irakurtzen» erantzuten.
13 Jaunak hau esan du:Herri hau hurbiltzen zait, bai,ohore ematera,baina ezpainez bakarrikohoratzen nau;niregandik urruti du bihotza.Ematen didaten gurtzaohitura hutsa,giza agindua besterik ez da.
14 Horregatik,harrigarriro jokatuko dutbehin eta berriro herri honekiko.Horrela,bertako jakintsuen jakinduriahuts aterako daeta adituen adimenabertan behera galduko.