1 Hara, Jainko Jaun ahalguztidunakkendu egingo dieJerusalemi eta Judarieuskarri eta mantenu oro:ogi-mantenua eta ur-mantenua,
2 gudalburua eta gudaria,epailea eta profeta,igarlea eta arduraduna,
3 buruzagia eta handikia,kontseilaria eta aztikerian adituaeta sorginkerian trebatua.
4 Mutikoak jarriko dizkie nagusi,beren nahierara goberna ditzaten.
5 Jendeak elkarri erasoko dio,bakoitzak bere ondokoari:ez diete errespeturik izangogaztetxoek zaharrei,ez eta behekoek goikoei.
6 Anaiak anaiari helduko dioaitaren etxean, esanez:«Hik baduk soinean zer jantzi;izan hadi, beraz, gure agintari;hik gobernatu hondakin-pila hauek».
7 Eta besteak erantzungo dio:«Ni ez nauk inoren mediku,etxean ez diat ogirik, ez jantzirik:ez nazazue jar, beraz,herriko agintari».