11 Zoritxarrekoa gaiztoa!Gaizki izango da,bere egintzen ordaina jasoko du.
12 Oi ene herri,mutiko bat duzu zapaltzaile,emakumeak agintari!Oi ene herri,gidariek oker zaramatzate,bide zuzenetik kanpora
13 Prest dago Jauna auzitarako,gertu bere herria epaitzeko.
14 Bere herriko arduraduneta buruzagieiauzitara deitzen die eta esaten:«Zuek suntsitu duzuenire mahastia,behartsuei lapurtuazbeterik dauzkazue etxeak.
15 Baina zuei zer axola?Nire herria zapaltzen duzueeta hankapean hartzenbehartsuen duintasuna».Jainko Jaun ahalguztidunakesan du.
16 Honela dio Jaunak:«Bai harroak direlaSiongo emakumeak!Lepoa luzaturik dabiltza, keinuka,begiak batetik bestera,pauso txikian,oinetako katetxoei txilin eraginez».
17 Horregatik, ezkabia sartuko dieJaunak buruan Siongo emakumeoieta larrugorrian utziko ditu.