19-21 oin, beso eta behatz,buru, lepo eta gerri,ile, sudur eta belarrietako bitxiaketa lurrin gozoak;
22-23 jantzi dotore, mantu,lepoko zapi eta poltsak,gona fin, durbante eta mantilak.
24 Lurrinaren ordez kiratsaizango dute,gerrikoaren ordez soka,ile-txirikorda dotoreen ordezburusoila,jantzi finen ordez zakukia,edertasunaren ordezburdin goriaren marka.
25 Jerusalem, zure gizonakezpataz eroriko dira,zure gudariak gerran.
26 Zure kaleetanintziria eta dolua izango dira,eta zu, atsekabearen atsekabez,lurrean eseriko.