3 buruzagia eta handikia,kontseilaria eta aztikerian adituaeta sorginkerian trebatua.
4 Mutikoak jarriko dizkie nagusi,beren nahierara goberna ditzaten.
5 Jendeak elkarri erasoko dio,bakoitzak bere ondokoari:ez diete errespeturik izangogaztetxoek zaharrei,ez eta behekoek goikoei.
6 Anaiak anaiari helduko dioaitaren etxean, esanez:«Hik baduk soinean zer jantzi;izan hadi, beraz, gure agintari;hik gobernatu hondakin-pila hauek».
7 Eta besteak erantzungo dio:«Ni ez nauk inoren mediku,etxean ez diat ogirik, ez jantzirik:ez nazazue jar, beraz,herriko agintari».
8 Bai, lur jo du Jerusalemek,gainbehera erori da Juda,haien esanak eta eginakJaunaren ospea iraindu besterikez baitute egiten.
9 Ez dute inolako lotsarik:ez dute beren bekatua ezkutatzen,zabaltzen baizik, Sodomak bezala.Zoritxarrekoak benetan,beren buruen zoritxarrerakoari baitira!