2 Erruki gutaz, Jauna,zuregan baitugu itxaropen!Izan gure indar egunero,gure salbamen estualdian.
3 Zure hotsa entzutean, herriak ihesi;zuk ekitean, nazioak sakabanatu.
4 Orduan, mamorro-piloa bezalapilatuko ditugu harrapakinak,matxinsaltoek bezalaegingo diegu gainera jauzi.
5 Guztiz handia da Jauna!Goi-goian du bizilekua,eta zuzenbidez eta justiziazbetetzen du Sion.
6 Seguru biziko zara beti:jakinduria eta adimena,ondasun salbagarri;Jaunarenganako begirunea,zeure aberastasun.
7 Horra jerusalemdarrakkalean garrasika,bakearen mezularieknegar dagite saminki.
8 Bideak hutsik daude,inor ez baitabil;etsaiek hitzarmena hautsi dute,lekukoak mespretxatu dituzte;ez da giza errespeturik.