6 Seguru biziko zara beti:jakinduria eta adimena,ondasun salbagarri;Jaunarenganako begirunea,zeure aberastasun.
7 Horra jerusalemdarrakkalean garrasika,bakearen mezularieknegar dagite saminki.
8 Bideak hutsik daude,inor ez baitabil;etsaiek hitzarmena hautsi dute,lekukoak mespretxatu dituzte;ez da giza errespeturik.
9 Dolutan, akiturik dago lurraldea,lotsaz eta zimel Libanoko basoa,Xaron lautada basamortu bihurtua,Baxan eta Karmel mendiak gorri.
10 Hau dio Jaunak:«Orain ekingo diot,orain altxatuko naiz,orain agertuko handi.
11 Zuen barne-asmoak belar ihar dira;hortik sorturikoegintzak, berriz, lasto.Suak bezala erreko ditunire arnasak.
12 Herriak errauts bihurtuko dira,moztu eta sutan erretzen dirensasiak bezala.