8 Bideak hutsik daude,inor ez baitabil;etsaiek hitzarmena hautsi dute,lekukoak mespretxatu dituzte;ez da giza errespeturik.
9 Dolutan, akiturik dago lurraldea,lotsaz eta zimel Libanoko basoa,Xaron lautada basamortu bihurtua,Baxan eta Karmel mendiak gorri.
10 Hau dio Jaunak:«Orain ekingo diot,orain altxatuko naiz,orain agertuko handi.
11 Zuen barne-asmoak belar ihar dira;hortik sorturikoegintzak, berriz, lasto.Suak bezala erreko ditunire arnasak.
12 Herriak errauts bihurtuko dira,moztu eta sutan erretzen dirensasiak bezala.
13 Urruti nahiz hurbil bizi zaretenok,jakin ezazue nik eginaren berrieta nire ahalmena aitortu».
14 Ikara izango dute Sionenbekatariek,dardarak hartuko ditu sinesgabeak,eta esango dute:«Jaunaren epaiaitzalezineko labea da:gutarik nork jasan lezakeharen su kiskalgarria?»