1 Poztu bitez basamortuaeta lur elkorra,alai bedi eta loratu landa lehorra,
2 jantzi bedi lorez,irrintzi eta jauzi egin bezapozaren pozez!Libano bezain ospetsuegingo du Jainkoak,Karmel mendia eta Xaron lautadabezain eder.Denek ikusiko dute Jaunaren ospea,gure Jainkoaren ederra.
3 Sendotu beso ahulduak,bizkortu belaun makalduak.
4 Esan bihotz-eroriei:«Eutsi gogor, ez beldurtu!Horra zuen Jainkoa!Berbera dator zuek salbatzeraeta merezia duten zigorraetsaiei ematera».
5 Orduan, itsuekikusi egingo dute berriroeta gorrek entzun.
6 Oreinak bezalasalto egingo du herrenak,pozaren pozez irrintzi mutuak.Basamortuan iturriak sortuko dira,landa lehorrean errekak,
7 hareatza kiskalietan aintzirak,paraje agorretan iturburuak.Basa txakurren bizilekuetanbelarra, kanabera eta ihiaaterako dira.