18 Ez zaitzatela Ezekiasek engaina, Jaunak libratuko zaituztela esanez. Beste herrietako jainkoek libratu ote dituzte beren lurraldeak Asiriako erregearen eskutik?
19 Zer egin dute Hamat eta Arpadeko jainkoek? Zer Sefarbaimgo jainkoek? Libratu al dute Samaria nire eskutik?
20 Inongo jainkok ez du libratu bere lurraldea nire eskutik, eta Jaunak libratuko al du, bada, Jerusalem nire menpean erortzetik?»
21 Haiek isilik gelditu ziren; ez zioten hitzik erantzun, erregeak agindua baitzien ez erantzuteko.
22 Hilkiasen seme Heliakim jauregizainak, Xebna idazkariak eta Asafen seme Joah bozeramaileak, jantziak urraturik, Ezekiasengana joan eta ordezkari nagusiak esana adierazi zioten.