19 eta suari eman dizkiotela berauen jainkoak; ez baitziren jainko, zurezko nahiz harrizko irudi hutsak baizik, giza eskuek eginak. Horregatik xehatu ahal izan dituzte.
20 Zuk, ordea, Jauna, gure Jainko horrek, salba gaitzazu Senakeriben eskuetatik. Horrela, lurreko erreinu guztiek jakingo dute, Jauna, zu bakarrik zarela Jainko».
21 Amotzen seme Isaiasek honako mezu hau bidali zion Ezekiasi: «Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Aditu dut Asiriako errege Senakerib dela-eta egin didazun otoitza.
22 Hona hemen zer diodan haren aurka:«Mespretxu eta barre degizu,Senakerib,Sion neska gazte ederrak;buruaz keinuka ari zaizu atzetikJerusalem hiri ederra.
23 Nori egin diozu irain eta iseka?Noren aurka jaso duzu ahotsaeta altxatu begiak harro?Nire aurka,Israelgo Jainko santuaren aurka!
24 Ni, Jaun hau, iraindu nauzuzeure mezularien bidez.Zera esan duzu:“Neure guda-gurdi ugariei eskermendi-gailurretara igo naiz,Libanoko tontor hurbilgaitzetara.Hango zedrorik tantaienaketa zipresik bikainenak bota ditut.Tontorrik garaienetaraeta basarterik itxienetara heldu naiz.
25 Atzerrietan putzuak zulatu dituteta bertako ura edan;hankapean zapalduzlehortu egin ditutEgiptoko ubide guztiak”.