28 Badakit zure egintzeneta nondik norako guztien berri;badakit noiz zaudenamorru bizitan nire kontra.
29 Nire kontra amorruz zaudelakoeta zure harrokerianireganaino iritsi delako,sudurrekoa eta ahokoaezarriko dizkizut,etorri zaren bidetik itzularazteko».
30 Ondoren, hau esan zion Isaiasek Ezekiasi:«Hauxe izanen duzu ezaugarri:aurten, alorrean utzitako hazitiksortua jango duzu;datorren urtean,bere kasa erneko dena;baina hurrengo urteanerein ahal izango duzueeta uzta bildu,mahatsondoak landatueta mahatsa jan.
31 Judako erreinuan bizirik geldituak,lurrean sustraiak botatzeneta adarretan fruituakematen dituztenzuhaitz izango dira berriro.
32 Izan ere, bakar batzukbizirik geldituko dira Jerusalemen,onik aterako Sion mendian.Jaun ahalguztidunarenmaitemin sutsuak egingo du hori!
33 «Hau dio JaunakAsiriako erregeari buruz:“Ez da hiri honetan sartuko,ez dio gezirik jaurtiko,ez ezkutuen babespean erasoko,ez hiria hartzeko betelanik egingo.
34 Etorri den bidetik itzuliko da;ez da sartuko hiri honetan.Hala diot nik, Jaunak.