31 Judako erreinuan bizirik geldituak,lurrean sustraiak botatzeneta adarretan fruituakematen dituztenzuhaitz izango dira berriro.
32 Izan ere, bakar batzukbizirik geldituko dira Jerusalemen,onik aterako Sion mendian.Jaun ahalguztidunarenmaitemin sutsuak egingo du hori!
33 «Hau dio JaunakAsiriako erregeari buruz:“Ez da hiri honetan sartuko,ez dio gezirik jaurtiko,ez ezkutuen babespean erasoko,ez hiria hartzeko betelanik egingo.
34 Etorri den bidetik itzuliko da;ez da sartuko hiri honetan.Hala diot nik, Jaunak.
35 Neuk gerizatuko duteta salbatuko hiri hau,naizena naizenagatiketa neure zerbitzari Davidengatik”».
36 Gau hartan bertan, Jaunaren aingeruak ehun eta laurogeita bost mila gizon jo eta hil zituen asiriarren kanpalekuan; denak hilda aurkitu zituzten biharamun goizean, jaiki zirenean.
37 Asiriako errege Senakerib, orduan, guda-etxolak jaso eta Ninivera itzuli zen eta bertan gelditu.