2 Ezekiasek ongi hartu zituen mandatariak eta bere gordailu guztiak, hango zilar, urre, lurrin eta usain gozoko olioak, erakutsi zizkien, baita bere armategia eta bere altxortegian zituen ondasun guztiak ere. Ez zien deus ere erakutsi gabe utzi, ez bere jauregian, ez erresuma osoan.
3 Orduan, Isaias profetak, Ezekiasengana joan eta galdetu zion:—Zer esan dizute gizon horiek? Nondik etorri zaizkizu?Ezekiasek erantzun:—Urrutitik etorri dira, Babiloniatik.
4 Isaiasek, berriro:—Zer ikusi dute zure jauregian?Eta Ezekiasek erantzun:—Etxean daukadan guztia ikusi dute. Ez diet neure altxortegiko deus ere erakutsi gabe utzi.
5 Isaiasek, orduan, Ezekiasi:—Entzun Jaun ahalguztidunak dioena:
6 «Egunen batean —eta badator egun hori—, etxean daukazun guztia, zure aurrekoek gaurdaino bildu duten guztia, Babiloniara eramango dute. Ez da ezer ere geldituko —dio Jaunak—.
7 Zuregandik jaio diren, zeuk sortu dituzun seme-alabetariko batzuk ere eraman egingo dituzte, Babiloniako erregearen jauregian zerbitzari izateko».
8 Ezekiasek, orduan, Isaiasi:—Berri ederrak ekarri dizkidazu Jaunaren partetik.Izan ere, bere garaian behintzat bakea eta segurtasuna izango zituela pentsatu zuen.