19 Zedro, arkazi, mirto eta olibondoaklandatuko ditut basamortuan;zipres, zumar eta izeiak eremuan.
20 Horrela ikusiko dute deneketa jakingo,ohartuko dira eta behingoz ulertukonik, Jaunak, egin dudala hori guztia,nik, Israelen Jainko santuak,dudala sortu».
21 Hau dio Jaunak,Jakoben herriaren erregeak:«Aurkeztu zeuen auzia, idolook,ekarri frogak.
22 Zatozte eta iragarrigero gertatzekoa.Esan gurizeuen lehengo iragarpenaketa arretaz entzungo dugu;adierazi etortzekoak,betetzen diren ikus dezagun.
23 Iragarri geroko gertakizunaketa aitortuko dugu jainko zaretela.Eman zoriona edo zoritxarra,ohar gaitezen eta zuen beldur izan.
24 Baina hara: zuek ez zarete ezer,zuen egintzak hutsaren hurrengo.Mespretxagarria, zuek jainkotzataukeratzen zaituztena.
25 «Gizon bat sorrarazi dut ekialdean,bere izenez egin diot dei;iparraldetik etorri da.Lokatza bezalazapalduko ditu gobernariak,eltzegileak buztinazapaltzen duen bezala.