23 Iragarri geroko gertakizunaketa aitortuko dugu jainko zaretela.Eman zoriona edo zoritxarra,ohar gaitezen eta zuen beldur izan.
24 Baina hara: zuek ez zarete ezer,zuen egintzak hutsaren hurrengo.Mespretxagarria, zuek jainkotzataukeratzen zaituztena.
25 «Gizon bat sorrarazi dut ekialdean,bere izenez egin diot dei;iparraldetik etorri da.Lokatza bezalazapalduko ditu gobernariak,eltzegileak buztinazapaltzen duen bezala.
26 Nork iragarri zuen hau hasieratik,nork aurrez adierazi,jakin genezaneta egia zela aitortu?Ez, ez zuen inork iragarri,ez zuen inork adierazi,ez zizuen inork ezer entzun.
27 Nik jakinarazi diotlehendabizi Sioni,nik bidali albistari pozgarriaJerusalemi.
28 Idoloei begiratu diet: ez zen inor,inortxo ere ez kontseilu emateko,nire galderei erantzuteko.
29 Idolo guztiak ez dira ezer,horien egintzak hutsaren hurrengo,irudiak haizea bezain hutsal».