5 Ikusi eta beldur diraurrutiko herriak,ikaraz lurraren azken bazterrak;hurbiltzen ari dira, hor datoz».
6 Elkarri laguntzen diote idologileeketa adore-hitzak esaten elkarri.
7 Artisauak zilarginariematen dio adore,mailukari leuntzaileakingude-jotzaileari,esanez: «Ederra soldaketa!»Eta geroiltzez gogortzen dute irudia,ez dadin zarta.
8 «Zu, Israel, nire zerbitzaria;zu, Jakob, nik aukeraturiko herria,nire adiskide Abrahamenondorengoa.
9 Lurraren azken bazterretatikhartu zintudan,urrutieneko zokoetatik deitueta esan: “Zu nire zerbitzaria”.Baztertu ez,baino aukeratu egin zaitut.
10 Ez izan beldur, zeurekin bainauzu;ez larritu, zure Jainkoa bainaiz.Neure laguntzazahaltsu egiten zaitut,neure esku garaileaz eusten dizut.
11 Lotsaz eta laidoz geldituko dirazure aurka lehiatzen direnak;ezerezean galduko dirazure kontra liskarrean ari direnak.