1 Jaunak dio:«Hona hemen nire zerbitzaria,nik eusten diodana,nik hautatua, atsegin dudana.Beronen gain ezarri dutneure espiritua:nazioei justizia ekarriko die.
2 Ez du oihu egingo,ez ahotsa goratuko,ez kaleetan bere mintzoaentzunaraziko.
3 Kanabera printzatua ez du hautsiko,ahulduriko argi-metxaez du itzaliko.Justizia ekarriko du leialki.
4 Ez du adorea galduko, ez etsiko,lurrean justizia ezarri arte.Haren legearen zain egongo diraurrutiko herriak».
5 Hau diotso bere zerbitzariariJainko Jaunak,zeru zabalak egin zituenak,lurra finkatu eta landaretzasortu zuenak,gizakiei eta lurrean mugitzen direnguztiei bizi-arnasa eman zienak:
6 «Nik, Jaun honek,salbamen-ekintzarako dei egin dizuteta eskutik heldu;nik eratu zaituteta egiteko hau ezarri:herriarentzat nire ituna berritueta nazioei argi egitea,