17 Atzera egingo dute, lotsaren lotsaz,idoloetan uste on dutenek,irudiei “Zuek zaituztegu jainko”esaten dietenek».
18 Jaunak dio:«Entzun, gorrok;begira eta ikus, itsuok.
19 Ba al da inornire zerbitzaria bezain itsueta nik bidalitako mezulariabezain gor?Inor ez nik aukeratua bezain itsu,Jaunaren zerbitzaria bezain gor!
20 Gauza asko ikusi ditu,baina gogoan hartu ez;zabalik ditu belarriak,baina ezer entzuten ez.
21 Jaunak,bere salbamen-asmoari leial,handi eta eder egin nahi izan dubere legea;
22 baina herri larrutu eta pipildua da,denak presondegian sartueta kartzelan loturik daude;larrutu egin dituzte,eta inork askatzen ez;pipildu, eta inork ezhaien egoera aldatzeko ardurarik».
23 Zuetariko norkegingo dio jaramon honi guztiari?Nork entzungo du arretazhemendik aurrera?