19 Ba al da inornire zerbitzaria bezain itsueta nik bidalitako mezulariabezain gor?Inor ez nik aukeratua bezain itsu,Jaunaren zerbitzaria bezain gor!
20 Gauza asko ikusi ditu,baina gogoan hartu ez;zabalik ditu belarriak,baina ezer entzuten ez.
21 Jaunak,bere salbamen-asmoari leial,handi eta eder egin nahi izan dubere legea;
22 baina herri larrutu eta pipildua da,denak presondegian sartueta kartzelan loturik daude;larrutu egin dituzte,eta inork askatzen ez;pipildu, eta inork ezhaien egoera aldatzeko ardurarik».
23 Zuetariko norkegingo dio jaramon honi guztiari?Nork entzungo du arretazhemendik aurrera?
24 Nork jarri du Israel, Jakoben herria,larrutu eta pipildu dutenen esku?Ez ote Jaunak berak?Beraren kontra egin baitute bekatu,ez dute nahi izan haren bidetik ibili,ez haren legea onartu.
25 Horregatik, gainera isuri zienbere haserre-sumina,gudu latza jasanaraziz:haren sugarrak inguratu zituen,oso-osorik kiskali;baina haiek ez zutenezer jakin nahi izan,ezta arretarik jarri ere.